Irango armadak kurdu bat hil du Irakeko mugan
BAGDAD. Kurdu bat hil dute Irak eta Iranen arteko mugan, Irango armadak egindako eraso batean. Azken asteetan Irango tropek sarritan egin dute eraso mugan, PJAK miliziak kanpamentuak dituen gunean. Astelehenean UPK eta PDK Kurdistango Alderdi Demokratikoak zibilak eta mugak babesteko eskatu zioten Bagdadeko gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu