Irango lau militar hil dira PJAKen eraso batean
TEHERAN. PJAK Kurdistanen Aske Bizitzeko Alderdiaren eraso batean Irango lau militar hil dira. Irakeko mugatik gertu dagoen Paveh hirian izan da erasoa. PJAKen kideen artean badira hildakoak, baina atzo ez zuten kopuruaren inguruko daturik eman. Bestalde, Turkiak PKK Kurdistango Langileen Alderdiko gotorlekuak bonbardatu ditu Irak eta Iran herrialdeen arteko mugetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu