Iranek oraindik ez du bere lehen zentral nuklearra martxan jartzerik izango, Errusiak atzeratu egin duelako. Hain zuzen, Errusiako ingeniariak ari dira Bushehr-en zentral nuklearra eraikitzen, eta arduradun errusiarrek esan dute atzerapenaren arrazoia, Iranek ordainketak atzeratuta dituela dela. "Erabaki honek ez lituzke gure iraniar bazkideak harritu beharko", esan du Errusiako Agentzia Atomikoko bozeramaile Sergei Novikovek.
Errusiarrak Irango hiriburuan daude gaur, Teheranen, finantziazioa arazoak konpondu nahian.
Mundua
Irango lehen zentral nuklearraren hasiera atzeratu egin du Errusiak
Teheranek ordainketak atzeratuta dituelako hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu