Irango programa nuklearraren auzia

2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
•2003ko ekaina. Irani jarduera nuklearra ezkutatzea egotzi zion IAEAk.

•2003ko abendua. Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren atal gehigarria sinatu zuen Iranek.

•2004ko uztaila. Energia helburu zibiletarako erabili ahal izatea aldarrikatu zuen Iranek.

•2004ko iraila. Uranioa ez aberasteko eskatu zion IAEAk.

•2004ko urria. Iranek uranioa aberasteari utzi zion.

•2005eko iraila. Uranioa eraldatzen hasi zen, berriz ere.

•2006ko abendua. Iran zigortzea erabaki zuen Segurtasun Kontseiluak.

•2007ko urtarrila. IAEAko 38 behatzaileri herrialdean sartzea debekatu zien Iranek.

•2010eko otsaila. Ahmadinejadek uranioa %20ra aberasteko agindua eman zuen.

•2010ko iraila. IAEAk Iranek bi edo hiru bonba nuklear eraikitzeko adina uranio aberastu duela ohartarazi zuen.

•2011ko azaroa. IAEAren txostenean Iran arma nuklearrak eraikitzen ari zela nabarmendu zuten. Teheranek ukatu egin zuen.

•2011ko azaroa. Obamak adierazi zuen Iranen aurka biderik ez zuela baztertzen.

•2012ko urtarrila. Mustafa Ahmadik zientzialari nuklear irandarra hil zuten atentatu batean.

•2012ko urtarrila. EBk petrolio bahimendua ezarri zion Irani.

•2012ko otsaila. IAEAk azken behatzaileen misioaren porrota onartu zuen.

•2012ko maiatza. Amanok Iranekin akordioa lortu zuela jakinarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.