«Iraultza salbatzeko», protesta jendetsua egin dute Egipton

Mubaraken ostean militarrak egiten ari diren trantsizioa gaitzetsi dute milaka lagunek Tahrir plazan

Erredakzioa
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Egiptoko iraultzaren ikur den Kairoko Tahrir plazak ostiralero protesta lekua izaten jarraitzen du urtarrilaren 25az geroztik ere, Hosni Mubarak boteretik bota zutenetik, eta atzokoa ez da salbuespena izan. Diktadorea bota eta trantsizioa bideratzen ari den armadaren lana ez dute begi onez ikusten askok, eta milaka lagunek egin zuten protesta. «Herriak iraultza salbatu nahi du».

Mubarak eta diktaduraren erantzuleak epaitzeko eskatu zuten, eta baita protestak debekatzen dituen legea kentzeko ere, besteak beste. Essam Sharaf lehen ministroari, berriz, «ezgaiak izendatzeari uzteko» eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.