Diktadura garaian krimenak egin zituztenak barkatzeko legea indarrean dago oraindik Uruguain. Diktadurako (1973-1985) biktimek eta haien senideek ahalegin bat baino gehiago egin dute hura indargabe uzten. Hala ere, ez dute Iraungitze Legea indargabetzea lortu orain arte. Amore eman ez dutelako, baina, beste saio bat egitea erabaki du Fronte Zabalak, agintean dagoen ezkerreko alderdiak. Atzo, horrek aurkeztutako ekimena hasi ziren aztertzen Uruguaiko Parlamentuan. Iraungitze Legea «aplikatu ezina» dela erabaki dezaten nahi du Gobernuak.
Duela hogei urte pasatxo egin zuten legea indargabetzeko lehen erreferenduma. Ezezkoak irabazi zuen, nahiz eta legearen aurka daudenek salatu zuten beldurrak nabarmen baldintzatu zuela emaitza. Testuingurua aldatu zela pentsatuz antolatu zuten berriro erreferenduma iaz. Orduan ere, ordea, ez zituzten legea indargabetzeko adina boto eskuratu. Haatik, azken sei urteetan ezkerreko gobernuak agindu du Uruguain, eta hark legeaz egindako interpretazioari esker, diktadurako hainbat buruzagi epaitu dituzte.
Bestalde, estatuko aurrekontuen aurkako greba orokorra egin zuten atzo. Jose Mujica presidente denetik egiten duten lehenengoa da.
Iraungitze Legea bertan behera uzteko ekimena aztertzeari ekin diote Uruguain
Diktaduran krimenak barkatzeko legea indargabetzeko egiten duten hirugarren ahalegina da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu