Iran

Irismen handiko misilekin ariketa militarrak egiten hasi da Iran

2006ko azaroaren 2a
17:53
Entzun
Irango Iraultzaren Zaindarietako indarrak ariketa militarrak egiten hasi dira gaur Persiako Golkoan. Ariketa militar horietan Shahab 2 eta 3 misilak erabiliko dituzte. Irismen handiko misilak dira horiek eta mila kilometrotik gorako bidea egin dezakete. Yehia Rahim Safari komandanteak azaldu duenez ariketak 10 egunez luzatuko dira eta 1.800 soldaduk hartuko dute parte.

Maniobren helburua zein den ere agertu du Rahim Safari komandanteak: "edozein mehatxuren aurrean dugun indarra erakutsi nahi diegu".

Persiako Golkoan ezezik, Omango Itsasoan eta herrialdeko beste zenbait probintziatan egingo dituzte maniobra militarrak. Besteak beste, Shahab-3 izeneko misilak erabiltzen ari dira; arma horiek buru nuklear bat eramateko ahalmena dute eta 2.000 kilometro arteko ibilbidea egin dezaketela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.