Gizartea

Iritsi dira Errumaniara, Frantziatik kanporatutako lehen ijitoak

2010eko abuztuaren 19a
18:09
Entzun
Nicolas Sarkozyren Gobernuak Frantziatik kanporatutako lehen 93 ijitoak iritsi dira Bukarestera (Errumania). Guztira 700 ijito bidali nahi dituzte Frantziako lurretatik, eta horrek, azken egun hauetan, kritika ugari sortu ditu.

Traian Basescu Errumaniako presidenteak Frantziak hartutako neurriak direla-eta, hauxe adierazi du: "Ulertzen dugu Frantziako Gobernuaren jarrera. Baina, aldi berean, Europako Batasunaren barruan libreki mugitzeko errumaniar guztien eskubidea defendatzen dugu". Eta gaineratu du, "Parisen gertatzen ari denarekin, Europan integrazio programa baten beharra nabarmena" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.