Iritsi dira parte hartuko duten euskal erakundeetako kideak
Euskal Herriko zenbait erakundek parte hartuko dute foroan.Askapena, esaterako, Munduko Gizarte Foroaren Kontseiluko kide da, eta Walter Wendelin taldeko ordezkaria Nairobin da. Atzo jada Nairobin zeuden, Saharako Errepublika Demokratikoaren Adiskideak elkartearen izenean Euskal Herritik forora joandako zenbait lagun ere. Bi lantegi egingo dituzte Saharako herriaren egoeraren berri emateko. Aurreko urteetan Marokoko ordezkariek eragotzi egin dizkiete zenbait ekimen, eta aurten ere horren kezka dute. ELA, ESK eta EILAS sindikatuak Anitzakolektiboan elkartzen dira fororako.Parte hartuko dute aurten ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu