munDUA

Irlandako eliza katolikoko kardenalak barkamena eskatu du adingabeen aurkako sexu gehiegikeriak ezkutatzeagatik

2010eko martxoaren 17a
18:26
Entzun
Sean Brady Irlandako eliza katolikoko kardenalak barkamena eskatu du gaur, aitortu duelako urteetan ezkutatu izan dituztela adingabeen aurkako sexu gehiegikeria kasuak. Bradyk adierazi du Brendan Smyth apaizaren aldetik gehiegikeria jaso zuten bi umeri isilik egoteko eskatu zietela 1975ean eta bera bilera hartan izan zela.

Irlandako elizgizonek egindako Ryan txostenaren arabera, 70 urtean milaka, haurri sexu gehiegikeriez gain, tortura fisiko eta psikikoak egin zizkieten. Murphy txostena ere egin dute eta Dublingo artxibarrutian egindako delituak jasotzen ditu: 46 apaizek 400 haurretik gora abusatu zituzten 30 urtean.

Irlandako artzapezpikuekin bildu ondotik, Elizaren ardurapean ziren zentroetan haur eta gaztetxoei egindako sexu gehiegikeriak "krimen larri" direla adierazi du zuen otsailean Benedikto XVI.a aita santuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.