Irlandan laboristek dute irabazteko aukera gehien
DUBLIN.The Irish Times egunkariak argitaratutako inkesta baten arabera, alderdi laboristako hautagaiak irabaziko ditu datorren urriaren 27ko presidentetzarako bozak Irlandan. Botoen %23 lortuko ditu Michael Higgins laboristak, inkestaren arabera. Sinn Feineko Martin McGuinnessek, berriz, botoen %19 eskuratuko ditu. Sean Gallagher magnateak, aurreikuspenen kontra, %20 eskuratuko dituela dio inkes-tak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu