IRUDIA. INDIA. tragedia igaro eta gero, erromesaldia
Naina Devi tenplu hindura erromesaldian joandako ehundik gora lagun hil ziren herenegun, Himalayan, Indian. Mendian 400 metrora dagoen tenplu horretan luiziak izateko zorian ziren zurrumurrua zabaldu zen; orduan, harrapakako ihesaldian hasi ziren biltakoak. Ondorioz 146 lagun hil eta 230 inguru zauritu ziren. Hildakoen artean asko emakumeak eta haurrak ziren. Poliziek ihesean ateratakoen aurka egin zuela salatu dute hainbat lekukok; hala izan ez bazen, biktimak gutxiago izango liratekeela salatu dute horiek. Poliziak, ordea, ukatu egin du. Tragedia gertatuagatik ere, atzo 30.000 erromes joan ziren Naina Devi tenplura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu