IRUDIA. PAKISTAN. hamahiru hildako atentatu batean

2008ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Afganistanen muga ondoan dagoen Peshawar hirian hamahiru lagun hil eta hamar zauritu dira bonbardaketa batean. Armadaren autobus baten kontrako erasoan jazo da ezbeharra. Polizia ordu batera heldu zen. Zaurituak hiriburuko ospitalera eraman dituzte; tartean, neska gazte bat eta lau soldadu daude. Talibanen bozeramailea Maulvi Omarren arabera, Bajaurren ekintzaileen aurka izandako erasoaren erantzuna da atentatu hau. Al Jazeera telebista kateak, aldiz, Jis al Islam talde ekintzaileak hedabideari egindako telefono dei batean atentatua aldarrikatu zuela esan du. Irudian, bonbak utzitako hiru metroko zuloa, Peshawarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.