AZERBAIJAN 

Iruzur salaketa artean egingo dituzte gaur Legebiltzarrerako hauteskundeak

Erredakzioa
2005eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Iruzur egitea eta oposizioko kanpainako buru Faramaz Javadov atxilotu izana leporatu zion atzo oposizioko alderdi nagusia den Azerbaijango Alderdi Demokratikoa koalizioak Gobernuari. Gaur dira egitekoak Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta agintariek iruzur eginez gero, manifestazio baketsuak antolatuko dituela iragarri du oposizioak.

Oposizioko koalizioa osatzen duen Frente Popularra alderdiko burua da Ali Kerimli. Haren esanetan, azken urteetan, milaka herritarrek alde egin dute atzerrira lan bila, baina Gobernuak ez ditu haien izenak hauteskundeetarako zerrendetatik ezabatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.