Mundua

ISISen aurkako borrokan aireko laguntza eskaini die Bagdadek kurduei

Milizia sunitaren aurkako "operazio zabala" iragarri dute buruzagi kurduek.

2014ko abuztuaren 4a
13:37
Entzun

Azken egunetan gogortu egin dira Kurdistan Autonomoko peshmergen eta Estatu Islamikoa miliziako gerrillarien arteko borrokak. Joan den larunbatean, milizia sunitek Zumar herria eta bi petrolio hobi bereganatu zituzten. Gaur, ordea, gerrillari kurduek jakinarazi dute berreskuratu egin dituztela.

Hala Nuri al-Maliki lehen ministroak aire armadaren laguntza eskaini die gerrillari kurduei.

Bagdadek eskaintza egin baino ordu batzuk lehenago, buruzagi kurduek iragarri dute milizia suniten aurkako "operazio zabala" prestatzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.