Ekialde Hurbila

Ismail Hanie Palestinako lehen ministroak soldadua ez hiltzeko eskatu die gaur ekintzaileei

Gilad Shalit 19 urteko soladuaren "bizia babesteko" eskatu die,gaur, Ismail Hanie Palestinako lehen ministroak, bahituta duten ekintzaileei. Era berean, Egiptoko bitartekarien bidez Israelekin akordioa lorzteko epea luzatzeko eskatu die Hamaseko buruzagiak. Soldaduaren truke 1.500 preso aske uzteko ultimatuma eman zioten Israeli eta gaur goizeko seiretan amaitu da epea.

2006ko uztailaren 4a
16:42
Entzun
"Gobernua ahalegin handia egiten ari da eskualdeko buruzagiekin eta hainbat buruzagi palestinarrekin soldaduaren gaiari amaiera emateko", adierazi du Haniek Ministroen Kontseiluaren bilera batean.

Palestinako Gobernuaren bilera lehen ministroaren bulegoan egin dute. Bulegoaren zati bat suntsituta dago joan den ostiralean Israelek burututako bonbardaketaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.