Ekialde Hurbila

Israel eta Palestinako goi ordezkaritzek bilera sekretua egingo dute gaur eta bihar

Israelgo 'Aaretz' egunkariak kaleratu duenez, Israel eta Palestinako goi ordezkaritzek bilera sekretua egingo dute gaur eta bihar, Ekialde Hurbileko gatazkari eta bake prozesuari buruz hitz egiteko. Bilera horietan parte hartuko dutenen artean, Omri Sahron, Ariel Sharonen semea, Likud alderdiko diputatua eta Isaac Herzog alderdi laboristaren diputatua daude israeldarren artetik. Palestinarren izenean, Segurtasun Kontseiluko arduradun Yibril Rayub egongo litzateke eta horiez gain, EB Europar Batasuneko zenbait ordezkari ere bai.

2003ko azaroaren 27a
13:55
Entzun
Gaurko bileran "nazioarteko komunitateak herrialde horietan egonkortasuna ezartzeko duten paperaz" hitz egingo dute eta bihar, "bi herrialdeen aktibitate ekonomikoak" izango dituzte aztergai, "politikoki gerturatzeko eta bakegintzan urrats sendoagoak" emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.