PAN Palestinako Aginte Nazionalak eta Israelek Washingtonen babespean abiatutako bake elkarrizketak hilak ziren de facto otsailetik, eta Tel-Avivek heriotza agiria sinatu zuen iragan den astean, Al-Fatahen eta Hamasen arteko adiskidetzearekin haserre.
John Kerry AEBetako estatu idazkariak etenaldi bat egitea proposatu du, hurrengo egunetan zer egin daitekeen —eta zer egin ezin den— baloratzeko. Etiopian izan da Kerry, eta bertatik adierazi du bi aldeek sentitzen dutela garrantzitsua dela negoziatzea, eta horretarako bidea aurkitu nahi dutela.