MUNDUA

Israeldarren erasoak Egiptoko hiru soldadu eta palestinar bat hil ditu

Atzo hasi zen azken bi urteetako indarkeria uholde handiena; Israelen kontrako eraso bat izan zen, eta hark Gaza bonbardatu zuen erantzun gisa. Ordutik borrokak ez du etenik.

2011ko abuztuaren 19a
16:28
Entzun

Israelek airez eraso dio Gaza inguruari. Egiptoko aldera ere egin du. Ondorioz, Taban (Egipto) hiru soldadu hil ditu eta Gazan gazte palestinar bat. Egiptoko iturrien arabera, hegazkinak Israelgo lurretatik egin du erasoa, muga gainditu gabe.
Bestalde, goizaldera lehergailu batek eztanda egin du Egiptok Gazarekin duen mugan, eta, segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, oraindik ez dakite zenbat egiptoar hil diren erasoan.
Atentatu hori atzo hasitako indarkeria uholdearen jarraipena da.
Atzo Israelen hiru atentatu izan ziren, eta zazpi israeldar hil ziren (oraindik argitzeko dago zibilak ala soldaduak ote ziren).
Horri erantzun "aproposa" emango ziotela iragarri zuen Netanyahu lehen ministroak, eta arratsaldean Gaza bonbardatu zuen airez, eta sei palestinar hil. 
Bi aldeetan hildako eta zauritu kopuruak gora doaz. Goizaldean bertan, aire erasoan beste gazte bat hil du Israelek, eta sei israeldar zauritu dira tiroketetan. Azken egunetako eraso uholdeak 22 hildako utzi ditu jada.
Azken bi urteetako eraso bortitzenak dira atzo hasi zirenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.