Israelek 120 ekintzaile deportatuko ditu
JERUSALEM. Atzo palestinarren aldeko zenbait ekintzaile deportatu zituen Israelek jaioterrira, eta gaur beste batzuk deportatuko ditu: 120 denera. Zisjordaniara iritsi ziren herenegun palestinarren aldeko ekintzetan parte hartzera. 600 ekintzailek baino gehiagok euren herrietako aireportuetan geratu behar izan zuten Israelek hala aginduta. Atzo istiluak izan ziren Poliziaren eta manifestarien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu