Mundua

Israelek Abbasi ohartarazi dio Hamasen eta bake negoziazioen artean hautatu behar duela

Al Fatak eta Hamasek bien arteko elkarrizketak berriro hasteko akordioa lortu zuten atzo.

2008ko martxoaren 24a
11:43
Entzun
Al Fata eta Hamas Palestinako erakundeek bien arteko elkarrizketak berriro hasteko akordioa lortu zuten atzo Yemenen, eta gaur Israelgo Gobernuak Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidente eta Al Fatako buruzagiari ohartarazi dio Hamasen eta PANek Israelekin egin dezakeen bake negoziazioen artean hautatu behar duela. "Biak batera, behintzat, ezin ditu garatu", esan du Israelek.

Joan azaroan Israelek eta PANek bake prozesua hasi zuten Ameriketako Estatu Batuetetan, eta gaur Israelgo iturriek esan dute hori bertan behera geratuko litzatekeela Al Fatak eta Hamasek batasun nazionaleko gobernua osatzen badute Palestinan.

Iazko ekainean Al Fatak eta Hamasek borroka handiak izan zituen Gazan; azkenean Hamasen esku geratu zen hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.