Mundua

Israelek arbuiatu egin du palestinarren batasunerako gobernu berria

Hamaseko eta Al Fatako kideekin eta independenteekin osatu dute. Hain zuzen ere, ministerio garrantzitsuenak, finantzetakoa, barnekoa eta atzerrikoa independenteen esku geratu dira.

2007ko martxoaren 15a
17:11
Entzun
Hamasek eta Al Fatak osatu dute, azkenean, batasun nazionalerako gobernu berria. Ismail Hanije lehen ministroak (Hamas) eta Mahmud Abbas presidenteak (Al Fata) jarraituko dute buruzagi nagusiak izaten, baina gobernu berriko 25 ministerioetan alderdi bateko zein besteko buruzagiak daude; areago independenteak ere bai.

Hain justu, ministerio garrantzitsuenak -finantzetakoa, barnekoa eta atzerrikoa- independenteen esku geratu dira.

Akordio horrekin palestinarreko arteko borrokak bukatuko direla espero da. Nazioarteko albiste agentzietako kazetarien arabera, palestinarrek, oro har, pozik hartu dute albistea.

Aldiz, Israelgo Gobernuak arbuiatu dagoeneko gobernu berria. Palestinarren buruzagitza berriak Israelgo Estatua onartu gabe jarraitzen duela argudiatu du, eta nazioarteko komunitateari eskatu dio berak bezala arbuia dezala.

AEBek eta Europako Batasunak, berriz, gobernu berriak zein bide hartuko duen ikusteko zain geratu dira erabakirik hartu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.