Hautsak harrotu ditu Eyal Karim Israelgo armadako errabino izendatu izanak. 2002an egin zioten elkarrizketa batean, gerra garaian juduak ez diren emakumeak bortxatzea "egokia" eta "onargarria" dela esan zuen Karimek, "horrek desira gaiztoak asetzeko balio badu". Armadak eskatuta, adierazpen horien inguruko azalpenak eman behar izan zituen. Barkamena eskatu, eta lege juduek ez dutela "bortxaketa inoiz baimentzen" esan zuen.
Astelehenean eman zuen armadak izendapenaren berri, eta kargutik "berehala" erretiratu zezatela eskatu zuten oposizioak eta emakume elkarteek.