mundua

Israelek Askatasunaren Flotillari berriz ere eragotzi egin dio Gazara iristea

'Estelle' itsasontzia Palestinara bidean zihoala geratu egin du armadak, eta Ashdod-eko portura darama. Ontzia abuztuan Donostian eta Bermeon izan zen. Israelek duela bi urte bederatzi lagun hil zituen.

2012ko urriaren 20a
14:00
Entzun

Israelek aurten ere ez dio utzi Askatasunaren Flotillari Palestinara elkartasuna eramaten, armadak bart Estelle itsasontzia geratu egin baitu Gazara bidean zihoala, eta Ashdod-eko (Israel) portura daramate, militarren iturriek esan duenez.

Israelen blokeoa hautsi eta Palestinara laguntza humanitarioa eramateko asmoarekin atera zen Askatasunaren Flotilla Aste Santuan, Suediatik. Hirugarren aldia da Gazara bidean abiatu zena; tartean, Estelle-k abuztuaren bukaeran Euskal Herrian geldialdia egin zuen: Donostian eta Bermeon. 

Askatasunaren Flotillak duela bi urte eginiko saioak oihartzun handia izan zuen: Mavi Marmara ontzira sartu eta bederatzi lagun hil zituzten Israelgo soldaduek. Iaz ere ahalegindu ziren ontzia Gazaraino eramaten, baina orduan Greziako armadak moztu zien bidea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.