Mundua

Israelek berriro itxi du Gazako muga

Palestinako lurraldetik bere aurkako kohete bat bota dutelakoan hartu du erabakia. Atzo ireki egin zuen bidea -Gazako bizilagunek laguntza humanitarioa jaso zezaten-, hemeretzi egunez segidan itxita izan ostean.

2008ko azaroaren 25a
18:28
Entzun
Israelek atzora arte hemeretzi egunetan segidan itxita eduki zuen Gazako (Palestina) muga, atzo zabaldu egin zuen, baina gaur berriro itxi egin du. Gazatik hara koheteak botatzen zituztelakoan itxi zuen duela ia hiru aste muga, Hamas Palestinako erakundeak suziri gehiagorik botako ez zuela esan zuelako ireki zuen Israelek atzo bidea, eta gaur Gazatik suziri bat bota dutela egotzita itxi du atzera. Israelgo iturriek diote kohetea ez dela euren herrialdean sartu, Gazan gelditu dela.

Ehud Barak Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak hartu zuen atzo erabakia, Gazako bizilagunek laguntza humanitarioa jaso zezaten -milioi eta erdi lagun bizi dira bertan-. Oinarrizko elikagai eta produktuekin 40 bat kamioi sartzekoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.