Mundua

Israelek eta Hamasek su-etena hitzartu dute, eta etzitik egongo da indarrean

Israelek sei palestinar hil ditu gaur Gazan.

2008ko ekainaren 17a
18:52
Entzun
Israelgo Gobernuak eta Hamas Palestinako erakundeak Gazarako (Palestina) bi aldeen su-etena hitzartu dute, eta etzitik egongo da indarrean, Mena Egiptoko berri agentziak argitaratu duenez. Iazko ekainetik Gazan nagusi da Hamas, Al Fatarekin iskanbila handiak izan eta gero.

Berri agentzia haren arabera -"goi mailako iturriak" erabili dituela dio-, Egiptoko Gobernua bitartekari lanetan ibili da, eta horri "esker" lortu dute su-etenaren akordioa.

Hamaseko ordezkari batzuk Egipton ibili dira azkeneko bi egunetan, eta Israelgoak ere ibili dira azkenaldian bertan.

Gaur Israelek ez du etenik hartu eta sei palestinar hil ditu Gazan, airez egindako erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.