mundua

Israelek Gaza bonbardatu du

Palestinarrek aurretik eraikinik ez dagoen gune batera suziri bat bota zutelako erantzun du Israelek. Hamasen beso armatua izan du helburu. Oraingoz, ez da zabaldu hildakorik den.

2011ko irailaren 30a
10:02
Entzun

Israelgo armadak Gaza (Palestina) bonbardatu du bart, Al Qassam brigaden kontra egiteko, Israelek berak jakinarazi duenez —Hamasen beso armatua da Al Qassam—. Maghazi iheslarien gunera bota ditu bonbak, Gaza erdialdean, eta, oraingoz, Palestinak ez du esan inor hil edo zauritu den. "Inguruan kaosa eta panikoa" dagoela adierazi du. 

Israelek dio Gazatik bertatik palestinarrek suziri bat jaurti zutela aurretik bere lurraldera. "Ez dugu onartuko herritarrak eta soldaduak zauritzeko saiorik, eta terroristen kontra jarraituko dugu", dio Israelgo armadak. Eraikinik eta jenderik ez dagoen leku batera erori zen aipatutako suziria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.