munDUA

Israelek Gazako muga ireki du, oinarrizko laguntza jaso dezaten

Azkeneko orduetan beste hogei kohete bota dituzte Israelera, hildakorik eragin gabe.

2008ko abenduaren 26a
14:19
Entzun
Erregaiak, gasa, medikuntzako produktuak eta bestelako beharrezko produktuak zeramatzaten 90 kamioi sartu dira gaur Israeletik Gazara (Palestina), Israelgo Gobernuak salbuespen gisa muga ireki ostean. Honek dio Gazatik bere herrialdera koheteak botatzen dabiltzalako duela itxita pasabidea. Azkeneko 24 orduetan hogei bota dituzte, asteartean ehunen bat, denetan ere hildakorik eragin gabe.

Laguntza humanitario horren parterik handiena Egiptoko Gobernuak emandakoa da. Hain zuzen, Israelen eta Hamas Palestinako erakundearen (bera da nagusi Gazan) artean bitartekari lanetan dabil Egipto, berriro su-etena aldarrika dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.