mundua

Israelek Gazako Zerrenda bonbardatu du, eta bost palestinar hil ditu

Erasoak kiroldegi eta tunel baten aurka izan dira; bost hildako eta hogeitik gora zauritu eragin dituzte.

2011ko abuztuaren 25a
16:26
Entzun

Gutxienez hiru palestinar hil eta hogeitik gora zauritu dira Israelek Gazako Zerrendan egindako hainbat aire bonbardaketatan.

Hango osasun zerbitzuek eta lekukoek adierazi dutenaren arabera, Gazako Zerrendaren iparraldean dagoen Beit Lahi herrian Israelgo armadako hegazkinek bi suziri jaurti dituzte kiroldegi baten aurka. Eraso horretan pertsona bat hil da, eta gutxienez hogei zauritu dira.

Tunel baten aurka egindako eraso batean lau palestinar hil dira, eta bost zauritu. 

Israelgo armadak esan du egin dituen erasoak armak gordetzen ziren biltegi baten eta armak egiteko baliatzen den tunel baten aurka egin dituela. Gaineratu du erasoak atzo arratsaldean Gazatik jaurtitako suzirien erantzuna direla. 

Astelehenean Israelek eta Hamasek su-etena sinatu bazuten ere, atzo bertan Israelek Gaza bonbardatu eta palestinar bat hil zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.