Israelek gutxienez bost palestinar hil ditu Gazan, bi erasotan

Erasoak kiroldegi eta tunel baten aurka izan dira; hogeitik gora lagun zauritu ditu guztira Israelgo armadak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Gutxienez bost palestinar hil eta hogeitik gora zauritu ditu Israelek Gazan egindako bi erasotan. Beit Lahia herriko kiroldegiaren aurka bi misil jaurti zituen bart Israelgo armadak, eta horren ondorioz, palestinar bat hil zuen. Gutxienez hogei lagun zauritu zituzten eraso horretan. Bigarren erasoa Gaza hegoaldean izan zen, eta lau palestinar hil eta bost zauritu zituzten, tunel bat bonbardatuta.

Erasoak asteazkenean Gazatik jaurtitako suzirien erantzuna direla jakinarazi du Israelgo armadak.«Merezi duenari erasotzen jarraituko dugu Israelen aurkako terrorismoa dagoen bitartean», ohartarazi du Natan Vilnai Israelgo Defentsa ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.