Israelgo armadak pertsona bat hil du Gaza hirian (Palestina), aire erasoa eginda. Hamas Palestinako erakundearen arabera, hildakoak Al Kaedaren talde batekin zerikusia zeukan, eta Israelek talde hari azken egunetan bere herrialdera koheteak botatzea egotzi dio. "Terroristen talde baten aurka egin dugu guk", esan du Israelek.
Gazako eraso berean beste bost lagun zauritu egin dira, eta haietako bat erietxera eraman dute, Palestinako Osasun Ministerioak esan duenez.