Palestinako Presidentetzarako Bozak

Israelek Mustafa Barguti hautagai independentea atxilotu du Jerusalemen, Mahmud Abbasen aurkari nagusia

Israelgo poliziak Mustafa Barguti hautagai independentea atxilotu du Jerusalenen, igandean Palestinan izango diren hauteskundeetan Al Fata alderdiaren hautagai Mahmud Abbasen aurkaririk nagusia. Poliziek adierazi dutenez, Bargutik Jerusalemeko Mezkiten lautadan sartzeko asmoa zeukan atxilotu duten unean. Uneotan Jerusalemeko espetxe batean dago Barguti.

2005eko urtarrilaren 7a
14:46
Entzun
Igandean Palestinako presidentetzarako bozak izango dira, eta herritarrek ziurtzat ematen due Mahmud Abbasek irabaziko dituela. Hala Palestinako Politika eta Inkesta Ikerketerako Zentroak eginiko galdeketa baten arabera, Gaza eta Zisjordaniako botoemaileen %65 Abassen alde egingo dute. Mustafa Bargutik, aldiz, botoen %22 lortuko ditu. Mahumud Abbas Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek babestutako hautagaia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.