palestina

Israelek palestinarren 400 hektarea konfiskatu izana gerra krimentzat jo du Palestinak

Lur atxikitzeak ikertzeko eskatu dio batasun nazionaleko gobernuak NBEri.

Gevaot kolonia. ABIR SULTAN, EFE
2014ko irailaren 2a
08:42
Entzun

Rami Hamdallah lehen ministroak gaitzetsi egin du Israelgo Gobernuak Gush Etzion koloniaren ondoan palestinarren 400 hektarea konfiskatu izana, eta Israelek egiten duen nazioarteko legediaren urraketaren barne kokatu du erabakia.

Batasun nazionaleko gobernuak NBEren Batzar Nagusiari eta Giza Eskubideen Batzordeari eskatu die bidal dezatela ordezkaritza bat lur atxikitzeak ikertzeko. AEBak "oso arduratuta" agertu dira Israelen erabakiarekin, eta bertan behera uzteko eskatu diote.

Betleem hiriaren hegoaldean, Gush Etziongo koloniatik oso gertu, azken 30 urteetako lur atxikitze handiena agindu du Israelek. Gevaot koloniari erantsiko diote 400 hektareako lursaila, gaur egun hamabost bat israeldar bizi diren barrutian "herri berri bat" eraikitzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.