Israelgo Gobernuko segurtasun indarrek sei palestinar atxilotu dituzte gaur Hebron inguruan, segurtasun indarretako kideek jakitera eman dutenez.
Israelgo soldaduek hainbat sarekada burutu dituzte, eta horietako batean lau palestinar atzeman dituzte, horietako bi 15 eta 16 urteko bi gazte.
Beste operazio batean hamabi urteko kartzela zigorra ezarri dioten preso baten arreba atxilotu dute, eta Hebron hegoaldean beste gizon bat atxilotu dute, Wafa berri agentziak azaldu duenez.