Sana Siriako Gobernuaren berri agentziak eman du albistea: Israelgo gerra hegazkinek Damaskoren azpiegitura militar bat bonbardatu dute. Erasoan bi pertsona hil eta bost zauritu dira gutxienez.
Hainbat hedabidek aurretik zabaldu dute Israelek ustez Libano eta Siriaren arteko muga bonbardatu duela, Damaskoren eta Hezbollah talde xiitaren arteko harremana justifikazio gisa erabiliz. Siriako armadako buruzagi batek iluntzean baieztatu du erasoa hiriburutik gertu izan dela.
Orain arte, Israelek ez dio Siriari zuzenean eraso egin, Iran ez probokatzeko. Izan ere, Teheranek halako egoera batean Damasko babestuko duela iragarri du.