Israelen eta Hamas organizazio politiko islamistaren arteko su-etenak eragin duen pozarekin batera, nazioartean beste ideia bat ere ugaritu da menia indarrean sartu eta berehala: ezinbestekoa dela bi aldeen arteko elkarrizketak berreskuratzea.
Munduko agintariek aho batez egin dute negoziazioen aldeko deia, 11 eguneko gatazka armatua Egiptoren bitartekaritzari esker gelditu ostean. Behin-behineko bakea hauskorra da oraindik, baina atzerriko gobernuburuek eta estatuburuek bi aldeei eskatu diete su-etenak ireki duen aukera baliatzeko, egoera bideratze aldera; azken datuen arabera, gutxienez 243 lagun hil dituzte Gazan, eta hamabi Israelen.
Halakorik berriz ez gertatzeko, NBE Nazio Batuen Erakundeak menia «egonkortzeko» eskatu die Benjamin Netanyahu Israelgo jarduneko lehen ministroari eta Hamasi, eta gatazkari buruzko «elkarrizketa seriosak» abiatzeko, horren «arrazoi sakonak» lantze aldera; izan ere, Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiaren ustetan, agintariek horretarako «ardura» dute.
EB Europako Batasuna ere pozik agertu da Egiptok egindako su-eten proposamenak arrakasta izan duelako. Josep Borrell talde komunitarioko diplomaziaburuak «ongietorria» egin dio meniari, eta hark ere negoziazioetarako deia egin du, egungo egoera «jasanezina» dela argudiatuta: «Bake iraunkorra ekarriko duen konponbide politiko bat beharrezkoa da. EB prest dago Palestinako eta Israelgo agintariei hori lortzeko ahaleginetan laguntzeko».
Bide beretik jo dute Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Charles Michel Europar Kontseilukoak, uste baitute ezinbestekoa dela egungo egoera luzera begira «sendotzea eta egonkortzea».
Horretarako, EBk jakinarazi du nazioarteko estatuekin harremanetan jarri dela, Israelen eta Palestinaren arteko elkarrizketak sustatzeko; besteak beste, AEB Ameriketako Estatu Batuekin. Handik mintzatu da Joe Biden presidentea, hark ere goraipatu egin baitu Israelek eta Hamasek erasoak gelditzeari baiezkoa eman izana; hori bai, azaldu du PAN Palestinako Aginte Nazionalarekin lan egiten jarraituko duela, eta helburutzat jarri du Hamasek bere «armategia ez berreskuratzea».
Hala, Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Ekialde Hurbilera joatekoa da «datozen egunetan», Tel Aviveko eta Palestinako agintariekin batzartu eta egunotako egoeratik «berreskuratzea finkatzeko ahaleginak» lantzeko; printzipioz, Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroarekin eta Riyad al-Maliki PANekoarekin bilduko da. Egipto ere ordezkaritza bat bidaltzekoa da, bi aldeek su-etena errespetatuko dutela ziurtatzeko.
Nazioartean, Errusia izan da poza agertu duen beste estatuetako bat, hango Atzerri Ministerioaren bozeramaile Maria Zakharovak adierazi duenez: «Menia pauso garrantzitsu bat da, baina oraindik ez da nahikoa indarkeriaren gorakada eragozteko».
11 egunez iraun duen bonba hotsa isildu egin da Ekialde Hurbilean. Gaur goizaldean, 02:00etan, sartu da indarrean Hamasek eta Israelek onarturiko su-etena, Egiptoren artekaritzaren bitartez lorturikoa. Edonola ere, bi aldeek elkarri ohartarazi diote berriz erasora jotzeko prest daudela edonoiz.
Palestinarrak kalera atera dira gauean, menia ospatzera.
Gazaâ;Â;ÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ;ÂÂ;Â;Â;¤ï¸;Â;ÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ;ÂÂ;Â;Â; pic.twitter.com/fddTtD8uQ1
— FADI (@FadiMghari) May 21, 2021
Ohi den bezala, meniaren aurretik bonbardaketak gogortu zituen Israelek, botere erakustaldi bat egiteko: denera, 100 aire eraso baino gehiago egin zituen atzo. Hamasek suziriak jaurti zituen bizilagunaren kontra.
Garaipena bi aldeentzat
Ikusteko dago, ordea, bakeak zenbat iraungo duen; izan ere, bi aldeak garaipen gisa aurkezten ari dira onarturiko menia. Hamaseko buru batek esan du Israelek hitza eman duela Jerusalemgo Xeikh Jarrah auzoarekiko eta Al-Aqsa meskitarekiko politika arinduko duela. Hain justu, auzo horretan hasi zen azken egunetako bonbardaketetara eraman duen gatazka, israeldar batzuk hainbat familia palestinar beren etxetik kanporatzen saiatu zirenean, eta gaur ere istiluak izan dira. Israelgo Poliziak meskitaren inguruko protesta baten aurka egin du, eta han zeudenei gomazko pilotak eta negar gasa bota dizkie; gutxienez hamabost lagun zauritu dituzte, WAFA berri agentziaren arabera.
Tel Avivek ere garaipen gisa aurkeztu du su-etena, baina esan du ez dagoela itunik Xeikh Jarrah eta Jerusalemgo meskita nagusiaren inguruan. Jarduneko Defentsa ministro Benny Gantzek segurtasun indarrak eta armada zoriondu ditu Twitter sare sozialean, azken 11 egunetako «aurrekaririk gabeko lorpen» militarrengatik, eta «Gazan erakunde terroristen aurkako borrokan erakutsi duten indar, zehaztasun eta garrantzi estrategikoa» dela eta. Halere, Gantzek Israelgo jarduneko lehen ministroari dei egin dio «garaipen militarra aukera diplomatiko galdua ez bilakatzera».
×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ× ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™ ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘קש ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;—×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;–ק ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂת ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;›×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;—×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•ת ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;˜×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;—×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;Ÿ ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•צ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”"×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœת ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”ר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;˜×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;›"×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ, ש×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;• ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;š 11 ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;—ר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÃ‚Â•× ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™ש×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; צ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;—סר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™ תק×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;“×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘ע×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•צ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;žת×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ, ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;“×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•ק×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;žש×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;žע×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•ת ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂס×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;˜ר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;˜×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™ת ש×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â; ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘ק ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ž×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂœ ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÃ‚Â•× ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;™ ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;˜ר×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•ר ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;‘רצ×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;•עת ×¢×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;–×;Â;ÂÂ;Â;ÂÂ;Â;Â;”.
— ×;Â;ÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÃ‚Â‘× ×;Â;ÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ;ÂÂ;Â;Â;™ ×;Â;ÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ;ÂÂ;Â;Â;ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÃ‚Â’× ×¥ - Benny Gantz (@gantzbe) May 20, 2021
Netanyahuk, berriz, adierazi du erasoaldia «ohiz kanpoko arrakasta bat» izan dela, eta «Hamasekiko ekuazioa» aldatzea lortu duela, Israelen alde: «Gazarako genituen helburu guztiak bete ditugu».
Tel Avivek atzo onartu zuen Egiptok proposatutako menia, eta «aldebikoa» eta «baldintzarik gabea» izango da, Israelgo jarduneko lehen ministroaren bulegoak ohar batean jakinarazi duenez. Aurrez, Hamaseko ofizial batek Reuters berri agentziari eman zion adostutakoaren berri. Goizaldera arteko epea jarri zuten erasoekin jarraitzeko; zehazki, 02:00ak artekoa —01:00ak Euskal Herrian—.
Ceasefire celebrations in Gaza #GazaCeasefireNowpic.twitter.com/PVQwAJMJpH
— Farah Baker (@Farah_Gazan) May 21, 2021
Aurrez ere aski zabalduta zegoen su-etena une batetik bestera hel zitekeen ustea. Izan ere, Tel Aviven Segurtasun Kabineteak atzo arratsalderako jarria zuen bilera, eta Egiptok egindako azken proposamena bertan aztertzea espero zen. Azkenean, horren alde agertu da kabinetea, orain arteko operazio militarretan «lorpen handiak» erdietsi dituztela argudiatuta, Efe berri agentziaren arabera.
Hamaseko ordezkari Musa Abu Marzukek ere Libanoko Al-Mayadeen telebista kateari azaldu zion litekeena zela erasoak eteteko erabakia «berehalakoa» izatea, 24-48 orduko epean adostuko zutelakoan; hau da, gehienez, gaur gauerako. Hala, Hamaseko goi kargudun batek Eferi esan zion «ziurrenik laster» iritsiko zela su-etena.
Horretarako bere erakundeak jarritako baldintzak zein diren ere azaldu zuen: Jerusalem ekialdeko Al-Aqsa meskitara Israelgo segurtasun indarrak berriz ez sartzea, eta Xeikh Jarrah auzotik kanporatu nahi dituzten familia palestinarren aurkako prozesuak bertan behera uztea.
Israelgo hedabideetan ere ugaritu ziren gobernua Egiptoren bitartekaritzarekin menia bat finkatzea aztertzen ari zelako albisteak, eta, era berean, AEBen presioa handitzen ari zitzaion Netanyahuri. Herenegun, Bidenek «deseskalatze beliko esanguratsu bat» eskatu zion Israelgo jarduneko lehen ministroari, egun horretarako bertarako; agintariak, baina, erantzun zion operazioarekin jarraitzeko asmoa zuela, «lasaitasuna eta segurtasuna ezarri arte».
Badirudi mugarria izan zela dei hori, horren ostean Gazaren kontrako aire erasoak murriztu baitzituen Israelek hasieran. Iragan goizaldean, baina, berriz ugaritu ditu.
Azken datuek diotenez, Israelgo armadak gutxienez 243 lagun hil ditu Gazan, eta 1.719 zauritu; kalte materialak ere handiak izan dira, bonbardaketek gutxienez 264 milioi euroren kalteak eragin baitituzte, Gazako Informazio Ministerioaren arabera. Israelen, berriz, gutxienez hamabi lagun hil eta 336 zauritu dira Hamasen suziriengatik.
Hori ikusirik, PANeko lehen ministro Mohammad Xtayyehk jakinarazi du Israelen kontrako salaketa bat aurkeztuko dutela NZA Nazioarteko Zigor Auzitegian, «gerra krimenengatik».
NZAk kontuan hartuko ditu PANek egunotan emandako frogak, iragan martxoan ebatzi baitzuen jurisdikzioa duela Israelek Palestinako lurretan egindako krimenak ikertzeko. Zehazki, Fatou Bensouda fiskalburuak jakinarazi zuen 2014ko ekainaren 13tik aurrerako gertakariak eta «auzitegiaren eskumenekoak» direnak ikertuko zituztela, eta azaldu zuen Tel Avivek okupatutako lurraldean gatazkan parte hartu duten bi aldeek zibilei egindako erasoak izango dituztela aztergai.