Israelen misil bat Palestinako lehen ministroaren etxetik gertu lehertu da

Ukatu egin dute aire erasoen helburua Hania lehen ministroa zela. Shatiko errefuxiatu gunean zartatu den lehergailuak ez du inor zauritu

2007ko maiatzaren 25a
11:48
Entzun
Bart gauean Israelgo Armadak Shatiko errefuxiatu gunean jaurtiki duen misila Ismail Hania Palestinako lehen ministroaren etxetik gertu lehertu da. Hala ere, Israelek ukatu egin du erasoen jomuga Hamas taldeko agintaria zela. Leherketak ez du zauriturik eragin.

Gauerdian zortzi palestinar zauritu dira Israelek Gazako lurraldean egin dituen lau aire erasoetan, Palestinako Osasun Ministeriotik jakitera eman dutenez. Horrez gain, Israelek beste hiru erasoren berri eman du. Gehienek Gazako Hamasen azpiegiturak zituzten helburu.

Israelgo Armadak 38 palestinar hil ditu eta 158 zauritu azken bederatzi egunetan. Gazatik Israelen aurka botatako koheteak mendekuz egin ditu erasook Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.