Israelen preso dauden palestinarrek gose greba amaitu dute

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presoen gaietarako arduradunak Israelgo espetxeetan dauden preso palestinarrek gose greba amaitzea erabaki dutela jakinarazi du, Israelekin akordio batera iritsi direlako. Israelgo Espetxeetako Zerbitzuak bakartze politika bertan behera utziko duela hitz eman du.

Horrez gain, astean behin senideei presoak bisitatzen utziko dietela jakinarazi du Tel Avivek. Hamasek, berriz, Gilad Shaliten truke aske geratuko ez diren presoen baldintzak hobetzea negoziazioko baldintzetako bat izan dela dio. Uztailean zigor neurri berriak iragarri zituen Israelek, besteak beste preso palestinarrak bakartzea. Iturri palestinarren arabera, 6.000tik gora ziren iragan irailaren 27tik gose greba egiten ari ziren presoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.