munDUA

Israelentzat espioitza lanak egin izana egotzita gizonezko bat hil du Iranek

2010eko abenduaren 28a
09:43
Entzun
Mosad Israelgo zerbitzu sekretuentzat espioitza lanak egin zituela egotzita, Iranek gizonezko bat hil du gaur -Ali Akbar Siadat-, Irna berri agentziak dioenez. Urkatu egin dute Evin kartzelako atarian, Teheran iparraldean.

Iranen arabera, 2004-2008 artean egin zituen hark espioitza lanak. Duela bi urte atxilotu zuten, ustez Iran uztera zihoala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.