Ekialde Hurbila

Israelgo Armada gaur goizean erretiratu da Gazatik, 116 hildako utzita

Hamasek garailetzat jo du bere burua. Sei egunez erasoaldi gogorra egin du Israelek Gazan, eta aipatutako hildakoez gain, 350 bat zauritu utzi ditu. Biktimetako asko zibilak dira.

2008ko martxoaren 3a
10:29
Entzun
Israelgo Armadak gaur goizean erretiratu ditu tankeak eta ibilgailu blindatuak Gazatik, sei egunez lurralde palestinarren horren kontra erasoaldi gogorra egin ondoren. Hain zuzen ere, Palestinako osasun zentroetako iturrien arabera, 116 palestinar hil ditu Israelek erasoaldi horretan eta 350 bat zauritu. Hildako eta zaurituen erdia baino gehiago zibilak direla azpimarratu dute iturri horiek, hau da, ez dutela zerikusirik Hamaseko milizianokein; areago, hildakoetako asko haurrak direla.

Hamaseko milizianoek Israelek aurka Al Kasam koheteak jaurtitzen dituztela argudiatuta abiatu zuen erasoaldia Israelgo Armadak. Hain zuzen ere, kohete batek Sderoten israeldar bat hil eta biharamunean abiatu zuten oldarraldia, eta sei egunez etengabe eraso diote Gazari airez zein lurrez, Gazako bizilagun guztiak jomugan hartuta. Hori dela eta, nazioarteko komunitateak gaitzetsi egin du erasoaldia.

Indarren desoreka handia eta erasoaldiaren ondorioak lazgarriak izan diren arren, Hamasek irabazletzat jo du bere burua, miliziano ugarik aurre egin baitiete soldadu israeldarrei. "Okupazio indarren hilobia izango da beti Gaza", aldarrikatu dute Hamaeko buruzagiek.

Hamasek zein Al Fatak antolatuta Israelen kontrako manifestazioak egingo dira gaur Gazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.