Horretara bidean, erresistentzia handiena dagoen Gazako bi asentamenduak gaur bertan hustea espero dute, hain justu, Neve Dekalin eta Kfar Daromeko asentamenduak. Bi asentamendu horietan sinagogetan batu dira kolonoak, ordea, eta Israelgo Armadak desalojatzera sartu behar izan du sinagogetan, indarrean. Israelgo Armadak emandako datuen arabera, kolonoen %70ak alde egin du dagoeneko.
Erretiratzeak hiru aste iraungo zuela espero zen, baina, uste baino gutxiago kostatu zaie. Atzo hamar asentamendu hustu zituzten, eta erresistentzia handiena dagoen bi asentamenduak gaur bertan hustea espero dute. Horretan ari dira soldaduak.
Kfar Daromeko eta Neve Dekalimeko sinagogetan bildu dira kolonoak erresistentzia egiteko.Soldaduak etxez etxe ibili dira asentamendu horretan, eta sinagoga inguratuta eduki dute. Azkenean indarrean sartu behar izan dute, desalojatzera.
1967ko gerraren ostean beretzat hartu zituen Israelek Gaza Zisjordania eta Ekialdeko Jerusalem. Tel Avivek laguntzak eman zizkien israeldarrei hara bizitzera joateko, palestinarrek euren lurrak berreskura ez zitzaten. Israelek, 38 urteren ostean, okupatutako lurren zati bat palestinarrei itzultzea erabaki du, epe luzera begira Gaza kontrolatzeari eustea ezinezkotzat jotzen duelako. Han bizi diren kolono asko, ordea, han jaio eta hazitakoak dira eta eurenak jotzen dituzte lur horiek.
ekialde hurbila / Gazako erretiratzea
Israelgo Armada indarrean sartu da Neve Dekalimeko eta Kfar Daromeko sinagogetan
Gazan Kfar Darom asentamendua dagoen sinagogako lehen bi solairuetan sartu da Israelgo Armada, eta teilaturaino iristea lortu dute. Poliziakide bat larri zauritu dute eta beste bik zauri arinak dituzte. Segurtasun indarrak garabi batzuek igotako kontainerren bitartez igo dira teilatura. Lehenengo solairuan dauden soldaduak egurrezko eskilarekin teilatura igotzeko saiakerak egiten ari dira. Armadako istiluen aurkako taldeak eta sarrailagileak sartu dira bertan, sinagogako burdinezko ateak behartzeko. Kolonoek arraultzak, margoz betetako ontziak eta esnez betetako poltsak jaurtiz erantzun diote Armadari. Neve Dekalineko asentamenduko jendea banan-banan ateratzen ari dira, eta sei pertsona zauritu dituzte sinagogako kaleratzean. Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek esan duenez, asentamenduak astelehenerako hustuta egongo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu