PALESTINA

Israelgo armadak 137 palestinar hil ditu maiatzean

Bakearen eta justiziaren aldeko Kontseilu Palestinarrak gaur jakinarazi duenez iragan maiatzean Israeldarren tiroek 137 palestinar hil zituzten. Israelgo armadako tankeek Rafahn Nazio Batuek zuzentzen duten eskola bat erasotu dute gaur.

2004ko ekainaren 2a
18:24
Entzun
Bakearen eta Justiziaren aldeko Kontseilu palestinarrak maiatzeko bere txostena publiko egin du gaur. Bertan, tiro israledarrek guztira 137 palestinar hil zituztela azpimarratzen dute. Hildakoen artean berrogeita hiruk hemezortzi urteak bete gabe zituzten. Era berean denbora epe berean lur palestinarreko ia 100 hektarea eta 371 ibilgailu palestinar suntsituak izan ziren.

Bestalde Errefuxiatu Ealestinarren Laguntzarako Nazio Batuen Agentziak gaur jakitera eman duenez Isralego Armadako tanke batek NBEak Rafahn duten eskola bat erasotu du. Agentziak idazki batean azaldu duenez eskolako bigarren solairua tirokatu du tankeak, erasoaren ondorioz bi ume zauriturik suertatu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.