ekialde hurbila

Israelgo Armadak 17 palestinar atxilotu ditu Zisjordanian

Atxiloketak Naplusan izan direla adierazi dute iturri palestinarrek. Goizaldean, Israelgo Zerbitzu Sekretuek bilatzen zituzten 17 lagun atxilotu ditu Israelgo Armadak, tiroketa baten ostean. Tartean, antza, Al-Aksako Martirien Brigadako buru Haisan Fukha eta baita bere gizonetako batzuk ere.

2006ko uztailaren 11
12:57
Entzun
Era berean, Naplusatik gertu beste hiru ekintzaile ere atxilotu ditu Israelgo Armadak, Asire Ashamaliyen hain zuzen. Iturri militarrek zehaztu dutenez, Al-Aksaren Intifada hasi zenetik Israelgo Armadak Zisjordanian egiten dituen sarekaden parte dira azken atxiloketa hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.