Ekialde Hurbila

Israelgo armadak bi etxebizitza eraitsi ditu Zisjordanian eta Al Fatah erakundeko hamaika kide atxilotu

Israelgo armadak Palestinako erresistentziako bi ekintzaileren etxeak eraitsi ditu bart Zisjordanian, eta ustez Al Fatah mugimenduko kide diren hamaika ekintzaile atxilotu ditu. Silhat al Hartie herrixkan Mohamed Daud Hene Jihad Islamikoko kidearen etxea bota dute Israelgo militarrek eta Salfit herrixkan berriz, Husam al Kader Halabiren etxea eraitsi du. Lehenari ekintzaile suizida bat Israelera bidaltzen egozten diote eta bigarrenari hiru israeldar hiltzea.

2004ko otsailaren 19a
14:36
Entzun
Israelgo armadaren iturriek jakinarazi dutenez, atxilotutako hamaika lagunak –horien artean emakumezko bat– Israelgo armadaren helburu ziren eta Tulkarem, Hebron eta Ramala hirietan atxilotu dituzte. Emakumezkoa Jeningo Jdeida herrixkan atzeman dute.

Bestalde, Israelgo irrati publikoak zabaldu duenez, Israelgo soldaduek bi zibil palestinar jipoitu eta umiliatu dituzte gaur goizean muga leku batean. Hani Jalil Malalja kamioizalea eta Yursus Sbad autobus gidaria izan dira erasoaren biktimak, eta biek zuten baimena muga hori igarotzeko. Bi militar horiek epaitu egingo dituztela nabarmendu du irrati publikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.