Segurtasuna bermatzeko horrelako operazioak beharrezkoak direla argudiatu dute Israelgo agintariek.
Ahmed Kureia Palestinako lehen ministroak, berriz, horrelako "alde bakarreko" neurriak "akats handia" direla esan du, eta gatazka gogortu baino ez dutela egiten.
Israelgo Armadak tankeak eta helikopteroak erabili ditu Rafako erasoan. Zauritutak haurretako bat, 12 urteko mutiko bat, hil edo biziko egoeran dago.
Ekialde Hurbila
Israelgo Armadak bost palestinar hil ditu Rafako errefuxiatu eremuan
Israelgo Armadak azken bi hilabeteetako operaziorik gogorrena egin du Rafako errefuxiatu eremuan, eta bost palestinar hil eta beste 17 zauritu ditu —zaurituetako lau haurrak dira—. "Militante islamik bat" atxilotzeko aitzakiarekin sartu dira Rafan, eta enfrentamendu handiak gertatu dira soldadu israeldarren eta errefuxiatui palestinarren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu