Guideon Ezra Israelgo ministroak esan duenez, orain, Egipto eta Gaza bitartean dauden tunelak aurkitzeari ekingo diote. Izan ere,Ezrak jakitera eman duenez, azken egunetan atxilotu dituzten palestinarrek tunelen inguruko informazioa eman diete.
Asteartean Ortzadarra hodei artean operazioa hasi zuenetik, 43 palestinar hil dituzte Israelgo soldaduek, eta 80tik gora dira zaurituak. Operazio hori, 1967ko gerraz geroztik Israelek egin duen gogorrenetakoa eta bigarren Intifada hasi zenez geroztiko bortitzena dela diote adituek. Asteazken gauean Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak gaitzetsi egin zuen erasoaldia: 15 kideetatik 14k gaitzespen mozioaren alde bozkatu zuten; hamabosgarrenaa, AEBak, abstenitu egin zen.
Ekialde hurbila
Israelgo Armadak ez du Rafara laguntza humanitariorik sartzen uzten
"Helburuak" bete dituztela eta, Gazako Rafa errefuxiatu eremuatik tropak ateratzen hasi da Israelgo Armada. Hala ere, Egiptoko mugan operazioarekin aurrera segituko dutela iragarri dute, eta, beraz, ez dituztela tropa guztiak erretiratuko. Halaber, laguntza humanitarioa ematen duten elkarteei ez die uzten Rafara sartzen, milaka lagun urik eta argindarrik gabe dauden arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu