Israelgo armadak Gazan egindako bi bonbardaketetan gutxienez bi palestinar hileta bost zauritu ditu. Horietako baten egoera oso larria dela jakinarazi dute iturri palestinarrek. Lekukoek azaldu dutenez, Israelgo armadak airetik bi lehergailu jaurti zituen Beit Hanun eta Yabalia herrietara. Israelgo armadak, ordea, esan du Gazan ez duela aire erasorik egin.
Hildako guztiak milizia salafista bateko kideak dira. Talde horrek ohar batean adierazi duenez, eskuz egindako misilak jaurti zituen atzo Israelera, Israelgo armadak lehengo astean egindako bonbardaketa batzuei erantzuteko. Gazako Osasun Ministerioko bozeramaile baten esanetan, Israelek eraso horiei erantzun die. Tel Avivek, baina, ukatu egin du bonbardaketak egin dituela, eta salatu Israelera jaurtitako misil guztien erantzukizuna Hamasek duela.
Israelgo armadak gutxienez bi palestinar hil ditu Gazan, eta bost zauritu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu