Mundua

Israelgo armadak israeldar bat hil du kontrol postu batean, Zisjordanian

Hebron hegoaldeko kolonia bateko bizilaguna zen. Horren emaztea eta koloniako beste bi bizilagun zauritu dituzte.

2011ko azaroaren 11
16:43
Entzun

Israelgo armadak Zisjordaniako kolono israeldar bat hil du bart eta beste hiru zauritu ditu Hebron hegoaldeko kontrol postu batean. Soldaduen arabera ibilgailu bat gerturatzen ikusi zuten eta gidariak gelditzeko emandako aginduari jaramonik egin ez zionez, tiroka hasi ziren.

Hildakoak 60 urte inguru zituen, eta Otniel koloniako bizilaguna zen. 45 urteko emaztea eta koloniako beste bi bizilagun zauritu dituzte, gainera. Ibrahimgo meskita bisitatzera zihoazen, judutarrentzat, Hebrongo Patriarken Hilobia dena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.