Ekialde hurbila

Israelgo armadak lau palestinar hil ditu Gazan eta Hebronen

Israelgo armadak hiru palestinar hil ditu –horietako bat adintxikikoa– Dugiteko asentamendu judutarraren alboan, Gazan, eta laugarren bat hil du Zisjordaniako Hebronen. Israelgo irrati publikoak zabaldu duenez, Gazan hildako hiru palestinarretatik bik armak zituzten soinean, eta lehergailu bat atzeman dute inguruan. Laugarrena Israelgo soldaduen tirok hil dute Hebronen, irrati horren arabera. Bestalde, Israelgo militarrak Belenen sartu dira eta atzoko atentatua egin zuen ekintzaile suizidaren etxea suntsitzeko asmoa agertu dute.

2004ko urtarrilaren 30a
12:57
Entzun
Ali Yusuf Yahara 24 urteko ekintzaile suizidaren senideek dagoeneko utzi dute familiak Aidako errefuxiatu eremuan zuen etxea. Halaber, Israelgo tropek ustez Hamas erakundeako ekintzaileenak diren beste sei etxebizitza eraitsi zituzten Zisjordanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.