Jerusalem iparraldean gertatu da, Adam kokalekuan (Zisjordania); armadak ohar batean zabaldu duenez, "erasotzaile bat, labana bat eskuan, Adam eta Kalandia arteko errepidean zeuden soldaduei oldartu zaie".
"Berehalako mehatxuari erantzunez", sodaduek tiro egin diote, eta hil egin da palestinarra. Times of Israel kazetaren arabera, ez da soldadurik zauritu.
Ostiralean, antzeko gertakari bat izan zen Jerusalem Ekialdean. Israelgo soldadu bati labanaz eta tiroz egin zioten eraso, eta hil egin zen. 2015eko urriaz geroztik, 261 palestinar eta 44 israeldar hil dituzte.